Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jacobo Vazquez (Kirol medikua): "Ondo entrenatzea da prebentziorik hoberena"

Jacobo Vazquez Altuna mundu osoan ibilia da kirolariekin lanean, eta gaur egun Donostiako Hegalak zentroan dihardu; Behobia-Donostiaren atarian bere eskarmentua konpartitu du.

olatz mitxelena
Oarsoaldea
2017/11/10
Jacobo Vazquez

Jacobo Vazquez, Hegalak zentroko kirol medikua.

Etzi lehiatuko da Behobia-Donostia. Zergatik da garrantzitsua halako lasterketa baten atarian azterketa mediku bat egitea? Ondo entrenatzea da prebentziorik hoberena. Ondo entrenatu behar duzu, eta ondo entrenatzen baldin baduzu arazoak, ia-ia, desagertzen dira. Proba bat egitea, hala ere, ondo dago, baina ez beti esfortzu proba. Mediku baten gaitasun agiria jasotzea komeni da, eta medikuak erabaki behar du zein proba egin pertsona bakoitzari. Ez da berdina 18 urteko gazte bat edo 80 urteko pertsona bat. Medikuak erabaki dezake zer proba den aproposa pertsona zehatz bati gaitasun agiria emateko. Batzuetan esfortzu proba, beste batzuetan azterketa bat… gaitasuna emateko bide asko daude, baina medikuaren gaitasun agiria pausu on bat da sor daitezkeen arazoak gainditzeko. Beraz, hainbatetan gomendatzen den esfortzu proba, zure ustez, ez da beti behar-beharrezkoa. Pertsonaren arabera erabaki behar da proba egin edo ez, eta ez hori bakarrik, baita probaren maiztasuna ere: bi urtero, urtean behin… Pertsonaren arabera hartu beharreko erabakia da. Eta zeren arabera erabakitzen da proba bat edo beste egitea? Zeintzuk dira gaitasun agiri hori eskuratzeko gutxieneko baldintzak? Nik normalean esfortzu proba egin aurretik luze hitz egiten dut aztertu behar dudan pertsonarekin: osasun arloko bere aurrekariez, familiarrez, nola entrenatzen duten… Antropometria egiten diot, elektroak, azkenik esfortzu proba. Horrekin guztiarekin gaitasun agiria ematen dut. Espainiako Kirolaren Zentro Gorenak dio bi urtean behin egitearekin nahikoa dela. Baina beste hainbat gauza hartu behar dira kontuan; esaterako, pertsona bat etorri eta tentsioa erdipurdi badu, eta gaitasun agiria emateko mugetan badago diabetesa edo bestelako osasun arazoren bat duelako, kasu horietan urtero egiten dugu proba. Oso bestelakoa da federatuta dauden pertsonekin. Federatuta baldin badago, esfortzu proba hori egina behar du izan kirolariak. Teorian, federatuta dagoen pertsonak gaitasuna du, eta ez du zertan bigarren proba bat egin behar. Behobian jende gehiena federatua da, atletismoan ez bada, bestelako kiroletan. Beraz, Behobiaren gainean uztea ardura hori ez da legala. Askotan pasatzen da azterketa egitera etorri, eta kirolariari esan behar izatea ez dela gai? Ez, maiz ez, baina ematen dira kasuak. Halakoetan, normalean, kardiologoarengana bideratzen ditugu pertsonak. Beste batzuetan, gaitasun agiria eman, baina kardiologoarengana bideratzen ditugu ere, izaten direlako beste  arazo batzuk, larriak izan gabe ere, kontrolatzea merezi dutenak. Halakoetan, pazienteak kasurik egin ez eta espezialistarengana ez badu jotzen, nik bigarrenean ez diot gaitasun agiririk ematen. Gaitasun agiriaz gain, zer nolako aholkuak ematen dituzu? Beti-beti ondo entrenatzeko. Niretzako hori da funtsezkoa. Behobia festa bat da, egia da, baina festa izateaz gain,maratoi erdi bat da, aldapa askorekin. Jendeak uste du faktore mugatzailea kardiobaskularra dela, baina ez da horrela, askotan da neuromuskularra: artikulazioak, tendoiak, edota burua… Akaso bihotza prest dago jasateko bi ordu korrika egiten, baina belaunak ez, edo burua… Horregatik da garrantzitsua ondo entrenatzea, dena lantzeko, artikulazioak, burua, tendoiak… dena. Aholku nagusiena, beraz, ondo entrenatzea, eta bigarrena, bakoitzak bere erritmoa eramatea. Ez utzi errekak eraman zaitzala, horixe gomendatuko nuke, eta gutxitik gehiagora joan, lasai. Sentitu behar duzu azkarrago joateko gai zarela. Behin Arzakera iristean nahi duzuna, baina ordura arte beti zure aukeren azpitik. Ondo entrenatu eta karrera buruarekin egin. Horiek gakoak. Oro har uste duzu jendeak ondo prestatzen duela? Oro har, ez. Badaude hiru talde: alde batetik gazteak, agian lasterketa zehazki prestatzen ez dutenak, baina kirola normaltasunez egiten dutenak eta forman daudenak. Gero daude maratoia prestatzen ari direnak. Horiek sasoi betean daude eta Behobia maratoia prestatzeko erabiltzen dute. Hirugarren multzoa da arriskutsuena,hor sartzen direlako apustuak, kuadrillak, mozorrotuta doazenak… eta oro har erokeriak egiten dituztenak. Eguraldia funtsezkoa da. Iragarpenek euria ematen dute, eta korri egiteko baldintzak txarrak ez direla izango dirudi. Euria haizerik gabe baldin bada, primeran. Haizearekin baldin bada okerrago, batez ere kontra badator. Korrikalariari zaila zaio erretiratzea, baina noiz jakin behar du batek erretiratzea derrigorrezko duela? Kanpotik zaindu behar da hori, norberak ez duelako ikusten. Nik zer egingo nuke? Antolakuntzak ikusten baldin badu pertsona bat gaizki doala erretiratzera behartu. Ez da erraza, baina bidean hori zaindu beharko litzateke, maiz ikusten delako muga-mugan doan jendea. Heriotza kasuak, gainera, eskarmentu handiko kirolarien artean eman izan dira. Hori beste arazo bat da. Gazteetan, batez ere 30-35 urtetik beherakoen artean, batzuetan gaixotasun kongenito isilak izaten dira, ez direnak inon ikusten, ez atzematen, ez ekografian, ezta erresonantzian ere. Normalean heriotza kasuak halakoak izaten dira, arritmia berezi batzuk. Baina 40 urtetik gora arazoak bestelakoak izaten dira: iskemiak, bihotzekoak, bestelako  arritmia mota batzuk, tentsio txarrak… Eta horiek oso ondo ikusten dira proba medikuetan. 40 urtetik gora, batez ere, merezi du probak egitea.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.