Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Kultura eta mugikortasuna aurrekontu proposamenaren apustu nagusiak

Kultura eta mugikortasuna, bi horiek dira gobernu taldeak 2018. urterako prestatu duen aurrekontu proposamenaren apustu garrantzitsuenak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/10

Ion Collar eta Jon Txasko aurrekontu proposamena aurkezten.

Kultura eta mugikortasuna, bi horiek dira gobernu taldeak 2018. urterako prestatu duen aurrekontu proposamenaren apustu garrantzitsuenak. Gaur aurkeztu dute proposamena Jon Txasko Ogasun zinegotziak eta Ion Collar bigarren alkateordeak.  Datorren urteari begirakoak, helburuetan oinarritutako aurrekontuak izango dira lehen aldiz Txaskok nabarmendu duenez, “aurrekontuen proposamenak berrikuntza dute, administrazioa berritzeko udala egiten ari den prozesuaren barruan sortutakoak baitira. Testuinguru horretan kokatzen dira urte honetan zehar gauzatutako administrazio berrantolaketa, 2019 helburu Kudeaketa Plana, baita urtarrilean irekiko dugun Zu! Zure Udala zerbitzua”. 51.768.863 euroko proposamena da gobernu taldeak aurkeztu duena, eta kulturaren aldeko apustu sendoa egin du. Garapen sozial eta aniztasunerako baliabide zein ekonomiaren bultzatzaile den zalantzarik ez dutela esan du Txaskok, eta horren barruan kokatu du Lekuona Kultur Fabrika. Estrategikoa da proiektua udalarentzat, hala bildu du 2025 Plan Estrategikoaren barruan, eta aurrekontuaren diru zati garrantzitsua eskainiko dio kultur espazioari, 2.800.00 euro orotara. Galtzaraborda eta Beraungo igogailuak Mugikortasunari eta auzoen arteko irisgarritasunari ere garrantzi berezia eman dio gobernu taldeak, eta horren adierazle da Galtzaraborda eta Beraungo  igogailuetarako bideratu nahi duen diru zatia. Lehenengorako 600.000 euro aurreikusi ditu: “Galatzarabordako igogailua amaituko dugu, Galtzarabordako parkea komunikatzeko Urdaburu kaletik, Murumendi, Larrunarri, Jaizkibel kaleekin eta Galtzaraborda etorbidearekin, udal igerilekuetara edo anbulatoriora iristeko”. Beraungo igogailuaren proiektua hasteko, berriz, 700.000 diru zatia aurreikusi du proposamenean gobernu taldeak. Beraun, Jesus Guridi, Krisostomo Arriaga eta Julian Lavilla kaleen eta Galtzaraborda etorbidearen artean irisgarritasuna hobetzea du helburu. Gizarte babesa mantentzea da beste apustua, “pertsona erdigunean jartzea”. Collarrek azaldu duenez, 920.000 euro emango ditu udalak gizarte larrialdiko laguntzetarako. Babes sozialeko, garapen sozio ekonomikoko eta enplegua sortzeko politiken alde ere egingo dutela gaineratu du, “ahal den neurrian krisiaren eragina arintzeko 500.000 euroko partida onartu du udalak enplegu planetarako”. Iraunkortasunaren barruan biodibertsitatea lehengoratzeko, edo Fanderiako Errotaren proiektu dibulgatzailea sustatzea aipatu ditu. Fanderiako frontoia eta Beraungo Estadioa birmoldatzeko eta Arramendiko parkerako izan den parte hartze prozesuari jarraipena emateko diru zatia ere aurreikusi dute aurrekontu proposamenean. Azaroko ohiko plenoan aztergai Aurtengoarekin alderatuta, “zertxobait” txikiagoa dela aurrekontu proposamena azaldu du Txaskok, %1,2  zehazki. Horren arrazoia eskatutako maileguekin lotu du Ogasun zinegotziak, “138.000 euro gutxiago eskatuko ditu udalak maileguetan”. Udalaren egoeraren gainean galdetuta, 2009tik 2017ra zorra erdira murriztu dela “kudeaketa egoki” batekin esan du: “2009an %67koa zen udalaren zorra eta gaur egun %34koa”. Aurrekontu proposamena oposizioko bi alderdiei helarazi diete azter dezaten. Ordenantza fiskalak aurrera egin zuten urriko plenoan EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta PSE-EEren aldeko botoekin. Adostasunera heltzeko, alderdi sozialistak hondakinen gaineko zerga izozteko proposamena onartu zuen gobernu taldeak. Horren harira, EAJ eta PSE-EEk gobernu taldearen proposamena babestuko duten galdetuta, oraingoz jakiterik ez dagoela erantzun du Txaskok. Azaroaren 28ko ohiko plenoan aztertuko dute aurrekontu proposamena.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.