Herritarrek erabaki dute zertaz mozorrotu Errenteria-Orereta inauterietan: Ofizioak.
Inauterietako gaiaren aurkezpena.
Herritarrek erabaki dute zertaz mozorrotu Errenteria-Orereta inauterietan: Ofizioak. Hori mozorroetako gaia, eta orain herritar, kuadrilla, taberna eta saltokiei dagokie bat egitea proposamenarekin, eta horretara deitu ditu Inauterietako batzordeak. Sei gai proposatu zituen batzordeak eta ofizioena izan da herritarren bozka gehien jaso dituena, 384, zehazki. oso hurbil sailkatu da aukeratutako bigarrena, bideo jokoena (358 bozka jaso ditu).
Batzordeak herritarren parte hartzea nabarmendu dute, izan ere, 1.125 lagunek bozkatu dute. Horietatik 851k internet bidez egin dute, eta 274 boto paperak erabilita.
Gaia aukeratuta, buru belarri ari da Inauterietako Batzordea lanean Oilarqueen, Asteme eta Katukorekin batera.