Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

‘Pasaiako badia’ gertaeren tokira heldu da

Donibaneko Juanba Berasategi Kulturguneak Pasaiako sarraskiaren dokumentalaren Pasaiako estreinaldia jasoko du bihar arratsaldean. Bixi-Bixi elkarteak ere hainbat jarduera antolatu ditu.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/11/10
Pasaiako Badia, segada

Lehengo uztailean, dokumentalarentzako grabazioak bitartean.

Ez da Ikuskaren programazioaren barrukoa, baina bat egin dute denboran eta agertokian. Pasaiako badia dokumentala bihar ikusi ahal izango da lehenbizikoz Donibanen, Juanba Berasategi Kulturgunean,  18:00etan. Oso emanaldi berezia izango da Donibanekoa, dokumentalak 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian jazotako gertaerak dituelako oinarri. Espainiako Poliziak Komando Antikapitalistetako kide Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen egun hartan Donibanen. Gorpuek, guztira, 113 bala zulo zituzten. Dokumentalean hildakoen senideek parte hartu dute, baita Joseba Merinok eta Rosa Jimenok ere, gertaeren lekuko zuzenek. Horrez gain, Pasaiako herritarren testigantzak bildu dituzte, Santi Gonzalez eta Miguel Castells abokatuen adierazpenekin batera. Carlos Garaikoetxeak, Paco Etxeberriak, Fernando Organbidesek (El Pais-eko kazetaria ohia), eta Enrique Villareal El Drogas-ek ere hitz egin dute dokumentalean. Oinatzak Ekoiztetxeko Yuri Agirrek, Xabier Otamendik eta Erik Aznalek zuzendu dute lana, eta Berria egunkariaren eta Gogora Institutuaren babesa du. Egileak Donibaneko aurkezpenean izango dira lana aurkezten, baina aurreratu dute dokumentalak «ikerketa lana, zehaztasuna eta sakontasuna» uztartzen dituela, eta thiller-a eta drama nahastu, «irudi gogorrak eta une intimo eta sentikorrak barnebilduz». Ekitaldia eta bazkaria Emanaldi honen testuinguruan Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu biharko. 12:30ean elkarretaratze bat izango da Donibaneko Santiago plazan, eta ondoren ekitaldi politikoa eta lore eskaintza gazteluan. 14:15ean, berriz, bazkaria izango da Itsas Mendi elkartean. Txartelak Xabiker harategian, Berezi okindegian eta Itziar tabernan eros daitezke, 12 euroan helduentzat eta 9 euroan haurrentzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.