Behobia-Donostia lasterketa 344 errenteriarrek bukatu zuten atzo. Horien artean azkarrenak Xabier Lukin eta Marian Vegas izan ziren.
Oarsotriko bi korrikalari, atzo, Errenteria zeharkatzen.
Atzoko Behobia-Donostia lasterketan denera 344 korrikalari errenteriar iritsi ziren helmugara. Horietatik azkarrenak Xabier Lukin eta Marian Vegas izan ziren.
Jarraian, errenteriarren Behobiako podiuma:
Gizonak
- Xabier Lukin 1:07:25
- Alberto Franco 1:09:20
- Javier Gonzalez 1:11:57
Emakumeak
- Marian Vegas 1:26:24
- Lierni Larretxea 1:30:07
- Ane Ubarretxena 1:31:02
Ondoko PDF artxiboan, errenteriarren sailkapen osoa:
Jarraian, Behobia-Donostiaren galeriak, HITZAk ateratako ehunka argazki: