Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Oiartzun ibaia hobeto ezagutzeko irteera antolatu dute

Errenteria-Oreretatik igarotzen den zatian jarriko dute arreta, zehazki, eta horretarako, Iztietako Diputazio plazan elkartuko dira 10:00etan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/14

Oiartzun ibaiaren egoera asko hobetu da azken urteetan.

Oiartzun Ibaia, Oarsoaldearen bizkarrezurra eta Aiako Harria parkearen eta itsasoaren arteko zilbor hestea goiburuarekin irteera antolatu dute  igandean (hilak 19) Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak eta Natura 2000 Sareak. Ibaia bera hurbilagotik ezagutu nahi dute, egungo egoera ikusi eta haren inguruan etorkizunean aurreikusita dauden proiektuek izango duten eraginaz jabetu. Azken urteetan uraren kalitatea nabarmen hobetu da Eguzkiren esanetan, baina oraindik konpondu gabeko arazo asko dagoela nabarmendu du, “tartean, Donibanen eta Trintxerpen ur beltzen bilketa ezartzea”. Ibai ertzak “artifizializatuegiak” daudela erantsi du, “interes ekonomikoa beste edozein interesaren aurretik jarri baita”. Errenteria-Oreretatik igarotzen den zatian jarriko dute arreta, zehazki, eta horretarako, Iztietako Diputazio plazan elkartuko dira 10:00etan. Ibaiaren beste ertzean, Altzate-Campsa aldean eremuaren egoera ikusiko dute, eta bertarako aurreikusten diren proiektuen berri emango diete bildutakoei Altzate Herriarentzat taldeko eta Gurekin Auzo Elkarteko kideek. Fanderiara joango dira, ondoren, arrainentzat zeharkaezinak ez diren presak egitea dagoela ikusiko dute bertan, eta tarte horretan ibaiak dituen mehatxuak eta balioak azalduko dizkie irteeran parte hartuko dutenei aditu batek. Yurrita errota inguruan, presa ondoan amaituko dute ibilbidea. Eguzki taldeko kide batek, egun erabiltzen ez den errota eta bere presaren egoera administratiboa zein den, eta oztopo mota horiek bioaniztasunean duten eragina azalduko du. Irteera bi ordu eta erdiko iraupena izango du eta ibilaldi erraza izango dela zehaztu dute antolatzaileek. Aiako Harrian sortu eta Pasaiako badian  itsasoratzen da Oiartzun ibaia. Gipuzkoako ibairik motzena da, 16,6 kilometrorekin, txikia baina garrantzi handikoa. Izan ere Oiartzun Ibaiaren bailara Euskal Herriko zaharrenetarikoa dela esan daiteke,  Paleozoikoan, duela 380 miloi urte hasi zen eratzen. “Oiartzun ibaia bizirik eta osasuntsu mantentzea gure ardura da, bai bioaniztasuna bermatzeko, bai herritarron gozamenerako”, dio Eguzkik, eta Oiartzun ibaia, herritarren kontzientziazioa hoberen islatzen duen elementuetako bat dela nabarmendu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.