Stanley Kubrick eta Musika ikuskizuna prestatu du EMKEren Musika Bandak larunbaterako. Emanaldia, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokian 22:30ean.
Koldo Mitxelenako jolastokian Musika Bandak emandako kontzertu bat.
Stanley Kubrick eta Musika ikuskizuna prestatu du EMKEren Musika Bandak larunbaterako. Zinemako musikaren barrena bidaia proposatu du Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokian 22:30etik aurrera egingo duen emanaldiarekin. Zinemarekin lotuta egonik, ez da faltako pantaila erraldoia Errenteriako Film Laburren XXIII jaialdian eta Santa Zezilia Egunaren ospakizunen egitarauaren barruan antolatutako kontzertuan.
Stanley Kubrick zine zuzendari estatubatuarraren filmografia oinarri hartuta, haren pelikulen soinu banden barna bidaia egingo du, eta besteak beste,
A Clockwork Orange (Laranja mekanikoa),
2001: A Space Odyssey (2001 Espazio Odisea) , edota
Full metal jacket (Jaka metalikoa) filmetako musika entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Carlos Rodiguezen zuzendaritzapean, bi zati izango ditu kontzertuak, lehenengoan Kubricken lanak hartuko ditu oinarri, eta bigarrenean, berriz, zine klasikoari egingo dio keinu musika bandak, umorez zipriztindutako saioarekin.