Katapulta plataformak proposatutako Charlie & The Colours talde donostiarrarekin hasiko du emanaldien ikasturtea De Cyne Reyna.
Charlie & The Colours taldeak Mehaka diskoa aurkeztuko du.
Ikasturteko zuzeneko emanaldiekin hasiko da bihar De Cyne Reyna taberna. Ordutegia aldatuta datoz, bihartik aurrera 21:00etan izango baitira kontzertuak. Katapulta plataformak proposatutako
Charlie & The Colours talde donostiarrarekin hasiko dute ikasturtea. Charlie Atkey britainiarrak gidatzen duen banda, Iñigo Asensiok (akordeoia eta teklatuak, Iker Laurobak (kontrabaxua ea gitarrak) eta Michel Longaron (bateria) osatzen dute. Folk eta pop doinuen artean mugitzen da musika taldea, akustikoa eta elektrikoaren artean, eta poza, tristura, zalantza eta fedea lantzen ditu iluntasunetik abiatuta argitasunera, eta bakartasunetik elkartasunera daramaten abestietan.
Bonsai Tree da talde donostiarraren lehen lana, eta urtebetez aritu dira hura erakusten hainbat aretoetan.
Mehaka, bigarren lanarekin datoz orain.