Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Joaquin Maria Ferrer gogoratuko dute 32. Musika Abesbatza Astean

San Pedroko sorrerari buruzkoak kantatu eta kontatuko dituzte astea zabaltzeko antolatutako kontzertuan.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/11/15
Aita Garayoa

Aita Garayoa Abesbatzak ostiralean kantatuko du San Pedroko elizan.

Iritsi da. Ondartxo Abesbatzak urtero antolatzen duen Musika Abesbatza Astea bihar hasiko da (hilak 16), oso ekitaldi berezi batekin. Musika eta argazkiak uztartuta, San Pedroren sorrerari buruzkoak kantatuko dituzte Ondartxo abesbatzako kideek, Lugar de Passage llamado de Aquende izenburupean, narrazio errezitatuan, 20:00etan, udal aretoan. Ostiralean (hilak 17), berriz, bi abesbatzek osatuko dute egitaraua; Aita Garayoa Abesbatza batetik, eta Musikalis Abesbatza bestetik, biak, Mirari Irurzunen eta Monica Redondoren biolin doinuak lagunduta eta Ana Belen Garcia organo jotzailearen laguntzatz. Ostiraleko kontzertua, 20:00etan da, elizan. Datorren astean, beste bi kontzertu Hilaren 23an eta 24ean izango dira Ondartxo Abesbatzak Pasaia San Pedroko 32. Musika Abesbatza Astearen barruan antolatu dituen beste bi kontzertuak. Hilaren 23an, osteguna, Araoz abesbatzak kantatuko du, Easo Abesbatzaren seigarren taldea. Gorka Mirandak zuzenduko du kontzertua, 20:00etatik aurrera, San Pedroko elizan. Toki eta ordu berean, hurrengo egunean, (hilak 24, ostirala), Jose Ignazio Ansorena eta Ana Belen Garciaren kontzertua programatu dute. Organo jotzailea da Ana Belen Garcia, Santa Maria Basilikako organo jotzaile titularra, eta Jose Ignazio Ansorenaren txistu eta danbolin doinuak lagunduta eskaintzen dituen kontzertuetan Mateo Albeniz, eta Jose Juan eta Jose Antonio Santesteban aita-semeren omenaldi moduko printzak eskaintzen ditubikoteak. Basilika bereko organo jotzaileak izan ziren aipatutako hiruak. Joaquin Maria Ferreren omenez Herriko seme entzutetsu bat omentzen du urtero San Pedroko Musika Abesbatza Asteak, eta auren, Joaquin Maria Ferrer oroituko dute. 1777. urteko abenduaren 7an San Pedron jaioa, Ferrer, militar eta politiko ospetsua izan zen. Militar gisa Ingalaterran eta Perun aritu zen. Diputatu eta senatari ere izan zen, eta alderdi aurrerazaleko kide, Espainiako Ogasuneko ministro izatera ere iritsi zen. San Pedron lurperatua izan zen, bere jaioterrian, eta Euskalerria aldizkariak 1913ko martxoko zebakian jasotzen duenez, “Pasayan eleiz nagusiaren onduan dagoen eleizacho politian arkitzen dira bere ezur maitagarriak”.              
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.