Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandio laster espetxeratuko dituzte.
“Oso egun gutxi barru” espetxeratuko dituzte Pasaiako alkate eta abokatu ohiak, Pasaian
Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandiori babesa emateko antolatu den taldeak jakinarazi duenez.
Hori dela eta elkartasun festa bat antolatu dute iganderako (hilak 19). “Ez daitezela hutsik joan: gure besarkadak eta musuak behar dituztelako, aurki iritsiko diren une ilunak argitzeko”, adierazi dute antolatzaileek.
Pasai Antxoko Gure Zumardian jarri dute elkartasuna adierazteko zita, eta “kariño ginkana” bat antolatu dutela aurreratu dute: murala, argazkia, pintxoak, musika, dantza, jolasak… Ginkana bukatuta ekitaldia ere izango da.