Zazpi euskal presori kendu die Frantziako Estatuak DPS bereziki zaindu beharreko presoei ezartzen dieten estatusa.
Sare herritarrak deitutako batzarrarekin bat egin zuten 70 lagunek atzo.
Zazpi euskal presori kendu die Frantziako Estatuak DPS bereziki zaindu beharreko presoei ezartzen dieten estatusa. Besteak beste, erredentzioak eta espetxe onurak eskuratzea zailago dute estatusa ezarria dutenek, eta eragina du presoen bizi baldintzetan. Herenegun jakinarazi zuen Frantziako Estatuak Didier Agerre euskal presoa DPS zerrendatik atera zuela, eta atzo berriz, beste sei euskal preso atera zituela zerrenda beretik, tartean da Zigor Garro preso oreretarra.
Foro Sozialak, “Parisen eta Euskal Herriaren arteko lan espazioaren lehen keinutzat” eman du erabakia, eta “beste batzuk eman daitezen” mobilizatzera deitu du jendartea. Bereziki, abenduaren 9an Parisen Bakegileek deitu duten manifestazioarekin bat egitera deitu du. DPS estatusa desagertzea, sakabanaketa amaitzea, eta larri gaixo dauden presoak zein baldintzapeko askatasuna eskuratzea dutenak aske uztea aldarrikatuko du manifestazio horrek.
70 lagun Sareren batzarrean
Sare Herritarrak, bestalde, batzarra egin zuen atzo Errenteria-Oreretan. Abenduaren 9ko Pariseko mobilizazioaz, herriko dinamikaz eta 2018ko urtarrilaren 13ko manifestazioaz hitz egin zuten bildutakoak. Guztira 70 lagun elkartu ziren.