Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beraungo igogailuaren proiektura 700.000 euro bideratuko ditu udalak

Hasierako kokapenean aldaketa izan du igogailuak, eta Beraun kaletik abiatuta, Jesus Gurdidi, Crisostomo Arriaga Julian Lavilla, eta Galtzaraborda etorbidea lotuko ditu, Beraun eta Galtzaraborda artean ardatza sortuta.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/16
Legorburu eta Lemos agerraldian. Beraien atzean igogailua eraikitzea aurreikusitako espazioa.

Legorburu eta Lemos agerraldian. Beraien atzean igogailua eraikitzea aurreikusitako espazioa.

Beraungo igogailuaren proiektuari heldu dio udalak. 700.000 euroko diru zatia aurreikusi du horretarako 2018ko aurrekontu proposamenean. Proiektua idaztea izango da lehen urratsa Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak azaldu duenez. Lemosek, Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziarekin batera agerraldia egin du gaur goizean Beraun kalean, igogailua eraikiko duten eremuan. Hasierako kokapenean aldaketa izan du igogailuak, eta Beraun kaletik abiatuta, Jesus Gurdidi, Crisostomo Arriaga Julian Lavilla, eta Galtzaraborda etorbidea lotuko ditu, Beraun eta Galtzaraborda artean ardatza sortuta. Auzo elkartearekin kontrastatu ostean hartutako erabakia izan dela esan du Lemosek, “Beraun behea eta goiko aldea, eta Galtzaraborda lotzeko helburuari hobeto erantzuten diola ikusita”. Auzoak  mugikortasun ardatzen bidez lotzea haien arteko altura ezberdintasuna gainditzeko lehentasun politikotzat jo zuen gobernu taldeak Lemosen hitzetan, “finean Errenteriaren errealitatea hori da. Biztanle dentsitate handiak dituzten auzoak erdigunetik oso hurbil daude, baina altuera ezberdinean”. Irisgarritasuna udalaren lan ildo garrantzitsuenetako bat dela agerian utzi du bere jardunak. Beraun auzoan tramu ezberdinetan egingo diren igogailuek, hasieran bi izatea aurreikusi dute, erabiltzaile kopuru handiena izango dutela uste dute Lemosek eta Legorburuk, “inguru horretan bizi den pertsona kopurua kontuan hartuta”. Hala, apeaderoa Parke Kalearekin lotzen duen igogailuak hilean dituen 40.000 erabilera, edo Parke kalea Urdaburu kalearekin lotzen dituen igogailuaren hileko 35.000 erabilera berdintzera heldu daitekeela aurreikusi dute. Pertsonak eta auzoak hurbiltzen dituen igogailua sarea geroz eta zabalagoa da. 2011 urtetik aurrera egin zituzten Agustinak (Resurreccion Maria de Azkue eta Markola lotzen dituena), Kaputxinoak (Basanoaga Telefonikarekin lotzen duena), Alaberga, eta  Galtzarabordakoa (Parke eta Urdaburu kaleak lotzen dituena). Aurretik eginak zeuden, berriz, Fanderia (Fanderia eta Agustinak lotzen dituena), eta Kaputxinoak (Sorgintxulo eta Basanoaga lotzen dituena). “Igo eta jaitsi egite den elementu bat izatetik harago doa sarea, pertsonen arteko zubia suposatzen duen egitura da”, esan du Lemosek, eta hitzeman du Beraungoa,  gobernu taldeak abiatuko duen hurrengo igogailu proiektua izango dela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.