Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Txiki Muñozen babesa jaso dute TAO-ko langileek

Kaleratzeak ez direla "irtenbide bat" eta ELA sindikatuak ez dituela onartuko esan du Muñozek eta udalari arduraz joka dezan eskatu dio.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/16
Txiki Muñoz TAOko langileekin.

Txiki Muñoz TAOko langileekin.

Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak TAOko langileak babestu ditu gaur, eskualdetik heldutako ELAko hamarnaka afiliatuekin batera. Manifestazioa egin dute gaur goizean TAOko langileek eta amaiera ekitaldia Herriko plazan. Bertan hartu du hitza Muñozek. Udalari ardura eskatu dio TAO zerbitzuko langileen lanpostuak defenditu, eta «traumatikoa» ez den beste irtenbidea hartzeko: “Udalak badaki, EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek badakite, badago beste irtenbide bat kaleratzeak ez egiteko, edo lanpostu hauek defendatzeko”. Kaleratzeak ez direla “irtenbide bat” eta ELA sindikatuak ez dituela onartuko erantsi du, “langileek ez zuten erabaki azpikontratazioa egitea bere garaian, lanean izan dira, ongi lan egiten, batzuen kasuan 25 urtez,  eta ez dute merezi mahai gainean udalak jarri duena. Langileen azalean jartzeko eskatzen diogu, udal progresista batek ezin duelako jendea kalean utzi”. Sistema publikoaren alde egin du, eta beste publifikazio eredu “ez traumatikoak” badirela mahai gainean gaineratu du, Bergara edota Pasaiakoa kasu, ELAko idazkari nagusiak eta galdera luzatu dio udalari, “zergatik TAO zerbitzua publifikatu nahi duzue eta ez beste zerbitzuak?” Langileek borrokan jarraitzeko asmoa erakutsi dute, hala adierazi du Irune Moreno TAO zerbitzuko langileak eta ELAko ordezkariak, «batzuk ikusezin egin nahi bagaituzte ere, gu gara protagonistak, eta azken egunera arte borrokan jarraituko dugu gure duintasunaren alde. Borrokak beti merezi du eta itxaropena azken momentura arte mantenduko dugu eta udalari beste behi ere, mahaiaren beste aldean eseri eta gatazka honi irtenbide duina emateko eskatuko diogu. Ez dugu onartuko munizipalizazioak langileen kontura egiterik”.
ELAko hamarnaka afiliatuk egin dute bat manifestazioarekin.

ELAko hamarnaka afiliatuk egin dute bat manifestazioarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.