Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Azidoak erre ezin izan duen duintasuna

Ritu, Sonia eta Rupa, azidoarekin erasotu ostean aurpegia erreta, baina irrifar zabalarekin, bizitzeko gogoz, eta adore ikaragarriz heldu dira Pasaiara.

Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2017/11/18

Harrera ostean familia argazkia egin dute udaletxean.

Aurpegia desitxuratu zieten azidoarekin erreta. Ezkondu nahi ez zutelako, ikasi nahi zutelako, beren lanbidea izan, etxeko lau pareten artetik irten… eraso zituzten. Indiakoak dira Ritu, Sonia eta Rupa, emakumeak eta guztiak azidoarekin erasotu ostean aurpegia erreta dutenak, baina irrifar zabalarekin, bizitzeko gogoz, eta gertatu zaienaren aurrean adore ikaragarriz heldu dira Pasaiara. Atzo iritsi ziren Bekoz Beko elkartearen eskutik. Joan den urtean hasi zuten harremana, Ikuskan aurkeztutako Sherous Hangout filma saritu ostean. Indiara joan dira lehenik Bekoz Beko elkarteko hainbat kide, eta bueltan Ritu, Sonia eta Riparekin itzuli dira. Indian emakumeek bizi duten egoera zabaldu nahi dute, emakume hauen errealitate latza, eta aldi berean, horri aurre egiteko duten adorea eta kemena. Hitzaldiak, harrerak, eta hainbat bisita antolatu dituzte. Gaur, Pasaiako Udalak egin die harrera hirurei. Izaskun Gomez alkateak “ohorea” dela beraiek bertan izatea esan du, “mundu osoan berez gogorra den emakumeen eskubideen aldeko borroka, zuen herrian, basatia da. Zuen adore eta duintasuna munduko emakume guztientzat eredugarria da. Eskerrik asko”. Hunkituta hartu du hitza Bekoz Beko elkarteko Izaskun Barbierrek, eta Indiara bidaia “berezia” izan dela esanda emakumeetaz mintzatu da, “izugarriak dira, eta izugarria da duten bizipoza eta bizitzeko gogoa. Sherous Hangout kafetegian biltzen diren emakumeak familia bat dira, eta gu hala hartu gaituzte, izugarria izan da”. Chhany fundazioaren proiektua da  Sherous kafetegi sarea, Indian azidoarekin erasotu dituzten emakume askori irtenbidea eman asmoz sortutakoa. Fundazioko kide bat etorri da Euskal Herrira Indiako hiru emakumeekin. Eman dituen datuak latzak dira. Azidoarekin erasoak duela 40 urte hasi zirela esan du, “orduan ordea ez ziren dokumentatzen. Elkarteak lan hori egin du, erasoak bildu, argitara atera erasotutako emakumeei aurpegia jartzeko. Gaia tabua da Indian”. Elkartea babes handia jasotzen ari dela esan du. 2014an urrats handia egin zutela azaldu du. Urte horretan aziodoarekin erasotuak izan ziren hogei emakumek erabaki zuten modu irekian hitz egitea gaiaz, beldurrik gabe komunikabideetara jotzea kontatzera, “halakorik ez zen gertatu ordura arte”. Azidoarekin erasotutako borrokalariak deitzen dituzte. Hiru Sheroes Kafetegi dira une honetan martxan eta bertan, 30 emakumek egiten dute lan, “egunero 500 bat pertsona pasatzen dira bertatik eta horrek arazoaren berri emateko aukera ematen digu, kontzientziazio lana egiteko, zabaltzeko”. Eskerrak eman dituzte hiru emakumeek. Uneoro irrifar zabalarekin, hunkituta eta pozik. Lehenengo aldia da beren herritik irten direla, “halere hemen jaso dugun maitasunarekin etxean garela sentitzen dugu. Zuen herrira gonbidatu gaituzue, Pasaiara, eta guk gurera gonbidatu nahi zaituztegu”. Gaurkoa izan dute lehen harrera heldu direnetik. Hilaren 22an Bekoz Beko elkarteak Pasaia Antxoko Zumalakarregi kalean duen egoitzan hitzaldia emango dute, eta hilaren 24an 19:00etan Donostiako Udalean. Aldundiak eta legebiltzarrak ere harrera egingo die, eta hilaren 25ean indarkeria matxistaren kontra Donostian egingo den manifestazioan parte hartuko dute.
Azidoarekin erasotutako emakumeei harrera Pasaiako udalean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.