Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskararen sariak Kuadrillategi eta Mikel Ugalderentzat

Abenduaren 1ean jasoko dute Oarsoarrak saria, 19:00etan, Errenteriako Niessen Kulturgunean egingo den ekitaldian.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/11/20
Mikel Ugalde

Gaztetatik euskararen alde egindako lana eskertuko diote Mikel Ugalde Ugarteri.

Mikel Ugalde ekintzaile eta euskaltzale errenteriarra eta Kuadrillategi egitasmoa. Horiexek Oarsoarrak Euskararen sarien aurtengo hartzaileak. 2010az geroztik banatzen ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoarrak Sariak.  Aurtengo sariarekin antolakuntzak Mikel Ugalde Ugarte errenteriarra “frankismo garaitik, bere kristau konpromisoak bultzatuta” egin duen lana nabarmendu nahi izan du. Ugarte gizarte eragile izan zen hainbat kolektibotan jardunez. Zehaztu dutenez, sindikalismoa, irakaskuntza, kazetaritza eta antzerkigintza izan dira bere lan ardatzak, eta horrez gain, bere jardun soziolinguistikoa goraipatu dute, “beti ere, euskararen mesedetan eta ikuspuntu euskaltzale batetik eraginez”. Kuadrillategi egitasmoa DBHko gazte kuadrilletan hizkuntza ohiturak euskalduntzea helburuz martxan den Kuadrillategi  egitasmoa izan da aurten saritutako proiektua. Eskualdeko euskara batzordeko kideek gogoratu dutenez, Pasaian sortu zen Kuadrillategi, 2002. urtean, eta handik gutxira hedatu zen Lezo eta Oiartzunera, azkenik, duela lau urte Errenterian ezarri zen arte. Euskara batzordearen ustez, Kudrillategiri esker “eskualdean gazteen artean jarduera arrakastatsu bihurtu da euskarazko aisia”, eta hortik aitortza. Abenduaren 1ean izango da sari emate ekitaldia, iluntzeko 19:00etan, Errenteriako Niessen Kulturgunean. Ekitaldi irekia izango da eta Oarsoaldeko lau udalek eta Lau Haizetarak, Prest! euskara taldeak, Oarsoaldeko AEK-k, Oarso Bidasoko Hitzak, Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak eta Errenteriako Udal Euskaltegiak osatutako epaimahaiak sari emate ekitaldian parte hartzera deitu dituzte eskualdeko herritarrak.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.