Film Laburren jaialdiko zuzendari onenaren saria Guillem Manzanaresentzat izan zen aurkeztutako Sol Creixent film laburrean egindako lanagatik.
Documental labur onenaren saria The fourth kingdom lanarentzat izan da.
Film Laburren Jaialdiaren sari banaketa egin zuten atzo Niessen Kulturgunean. Inoiz baino film gehiago aurkeztu dira lehiaketa, eta horietatik 37 heldu dira aurten lehiaketa fasera. Ez zuen lan erraza izan epaimahaiak, eta atzo arratsaldean jakiarazi zuen erabakia. Zuzendari onenaren saria Guillem Manzanaresentzat izan zen aurkeztutako
Sol Creixent film laburrean egindako lanagatik.
Adan Aliaga eta Alex Loraren
The Fourth Kingdom dokumental labur onena izan da epaimahaiaren iritziz, eta aipamen berezia egin dote Jenni Kivistören
Aiti dokumental laburrari. Animazio film labur onenaren saria Javier Prietoren
Nunca pasa nada lanak irabazi du eta fikziozko atalean, David M. Lorenzen
#Selfie film laburrak lortu du garaipena.
Euskarazko eta Oarsoaldeko film labur onenek ere eskuratu zuten saririk atzoko galan. Lehenengoa, Oier Fuente Mendizabalen
Kreba lanak eskuratu zuen, bigarrena,
Lisbeth filmarekin, Aitor Bereziartua Arruabarrena oiartzuarrak irabazi du. Gazte film labur onenaren saria Ibai Zabala Arandoren
Trapu Zaharra(k) lanak eraman du.
Olivia Delcan izan da emakume aktore onena
El vestido filmean egindako lanagatik, eta Fernando Albizu gizon aktore onena
El Rebaño filmean egindako lanagatik.
Sari banaketa amaituta, aipamen berezia egin zioten atzoko ekitaldian Jose Luis Rebordinosi. Ibilbide profesionalari ohorezko saria eman zioten.