Finalerdietako behin-behineko sailkapenean laugarren jarri da bertsolari oiartzuarra
Jon Martin bosgarren izan zen atzoko saioan.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdietako itzuliko lehenengo saioa jokatu zuten atzo, Amurrion (Araba). Jon Martin oiartzuarrak parte hartu zuen bertan, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekuerekin batera igo zen Bañueta kiroldegian.
1.300 lagunen aurrean kantatu behar izan zuten. Puntuazioei dagokienez, Martin ondoen aritu zen ariketa zortziko txikia izan zen (
ikus puntuazio guztiak hemen). Bi finalerdietako puntuak batuta, sailkapeneko laugarren postuan jarri da Martin. Hala ere, beste bi saio falta dira oraindik (horietako batean, abenduaren 2an, abestuko du Alaia Martinek). Ez dirudi Martin BECeko finalerako sailkatuko denik, eta atzoko azkeneko bertsoan txapelketa agurtu zuen.