Bukatu da XIX. Ikuska, oparo.
‘Les miserables’ filmak irabazi du Ikuskako sari nagusia.
Film frantsesa da, Victor Hugoren izen bereko eleberria garatzen den Parisko auzoan kokatua. Ladj Ly da
Les Miserables lanaren zuzendaria eta berea da baita ere gidoia. Ikuskak Film Onenaren Saria eman dio aurten, Pasaiako Nazioarteko XIX. Film Laburren erakustaldian.
Ez da, hala ere, saritu bakarra izan. Sari bikoitza eraman du Rodrigo Sorogoienen
Madre filmak: zuzendari onenarena, eta ikuslegoaren saria.
Gizon aktore onenaren saria, Visto Sanz eta Fort Garciarentzat izan da, Chiqui Carabanchelek zuzendutako
Una Casa en el campo filmean egindako lanarengatik, eta emakume aktore onenaren saria, berriz, Inger Tudorrentzat, Xavier Burginek zuzendutako
On Time filmean egin duen lanarengatik.
Onur Yagizek zuzendutako
Toprak lanarentzat izan da epaimahairen sari berezia, eta euskarazko lan onenari Mintzagun Saria, azkenik, Mike Galarzak eta Amaia San Sebastianek zuzendutako
Andante Piu Forte filmarentzat izan da.
Bekoz Beko Saria
Emea eta anitza zikloaren barruko Bekoz Beko Saria Alicia Albarezek zuzendutako
Madre de luna filmarentzat izan da
. Saria emateko ekitaldian egunotan Pasaian dira hiru sheroes-ak izan ziren. Beren eskutik jaso zuen Alicia Albarezek saria.
Ikuskak omenaldi hunkigarria egin zien
iaz Bezko Beko Saria irabazi zuen
sheroes filmaren hiru protagonistei, eta Trintxerpeko alkateordetzara bildutakoek, beren historia krudela ezagutzeko aukera izan zuten.