Gaur hasi da epaiketa Frantziako Krimen Auzitegi Berezian Xabier Goienetxea euskal preso oreretarraren helegitea aztertzeko.
Goienetxearen atxiloketaren harira egindako manifestazioa.
Gaur hasi da Parisen Frantziako Krimen Auzitegi Berezian Xabier Goienetxea euskal preso oreretarrak, Arkaitz Agirregabiria, Josu Urbieta eta Izaskun Lesaka euskal presoekin batera aurkeztu duen helegitea aztertuko duen epaiketa. Goienetxeari eta Lesakari, 2010ean Frantziako poliziaren patruila batekin izandako enfrentamenduaren aurretik auto lapurretan parte hartzea leporatu zien Parisko Auzitegiak, eta 2015eko abenduan emandako epaiaren arabera 14 urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisko Auzitegiak Goienetxeari. Epaiketak lau aste irautea aurreikusi dute.