Mendi buelta egingo dute goizean, eta ondoren bazkaria elkartean.
Bazkideen eta herritarren talde argazkia, elkartearen 25. urteurrenean.
Pasai Antxoko Basari elkarteak Bazkide Eguna antolatu du lehenbizikoz. Igandean ospatuko dute Bazkide Eguna, mendi irteera batekin goizean, eta mahairen bueltan menditik itzultzean.
Mendira animatzen direnek 09:00etan Luzuriagako aparkalekuan dute zita. Bi ibilbide prestatu dituzte aukeran: Motza, Arditurri-Arritxulo-Arditurri, bi ordu ingurukoa, eta luzeago bat, Aditurri-Arritxulo-Bianditz-Arritxulo, lau ordu inguruan egiteko modukoa.
Otordua egiteko elkartean bilduko dira. Bazkarirako txartelak, Kamio, Mimos, Dani eta Leunda tabernetan jarri dituzte salgai, 15 euroan helduentzat, eta 8 euroan txikientzat. Osteguna da (hilak 23) txartelak erosteko azken eguna.
Bazkide Eguna izan arren, plana bazkide ez direnentzat ere zabalik da.