Gabriel Faureren Requiem re minorrean abestuko du abesbatzak, koru eta organorako bertsioa.
Santa Zezialia egunaren harira emanaldia egingo du Andra Mari abesbatzak larunbatean.
Santa Zezilia egunaren harira, emanaldia egingo du Andra Mari abesbatzak. Andra Maria Jasokundearen parrokian izango da larunbatean (hilak 25) 20:00etatik aurrera. Gabriel Faureren
Requiem re minorrean abestuko du abesbatzak, koru eta organorako bertsioa, izan ere eliza horretako organoa Aquilino Amezuak egina da 1893an, duela gutxi zaharberritu dute, eta gaur egun Gipuzkoako onenetako bat da.
Andra Mari abesbatzarekin batera ariko dira Alize Mendizabal organoan, eta bakarka kantari Miren Urbieta sopranoa eta Jesus Garcia Arejula baritonoa, andoni Sierraren zuzendaritzapean.
Andra Marik, saioa egingo du Jesusen Bihotzaren Zaharren Egoitzan egun horretan bertan 17:00etan, eta korukide eta bazkide hildakoen aldeko urteroko meza 19:00etan parrokian bertan.