Mendi irteera, musika emanaldia, kalejira, familia argazkia, bazkaria eta rokodromoa antolatu dituzte Urdaburu Egunerako igandean.
Urdaburuko kideak.
Urdaburu Mendizale Elkarteak 75 urte bete ditu aurten, eta hainbat ekintza gauzatzen ari da urtean zehar. Horren harira, Urdaburu Eguna ospatuko dute igandean. Mendizale elkarteak ezin zuen bere eguna ospatu menditik urrun, eta eguna hasteko, hiru orduko iraupena izango duen mendi irteera antolatu du. Bizarain ingurua aukeratu dute irteerarako eta 08:00etan egin dute hitzordua. Musika emanaldia izango da eguerdian Maria Madalenaren Basilikan eta handik, Herriko plazara joango dira kalejiran. Bertan egingo dute bazkideen familia argazkia 13:30ean.
Merkatuzarren antolatu dute bazkaria 14:00etan. Jandakoak eta edandakoak jaisteko, berriz, rokodromoan arituko dira.
Islandiako bidaia
Ostegunean (hilak 23), diapositiba emanaldia antolatu du, bestalde, Urdaburu Mendizale elkarteak. Cecilio Fernandezek
Islandiako bidaia emanaldia eskainiko du.