Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikasleak ere indarkeria matxistaren aurka

Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek bat egin dute egunarekin, gaur, eta indarkeria matxistaren aurka azaldu dira. Lehenik ikasleek beraiek gairen gainean egindako bideoak ikusi dituzte ikasgeletan, eta gero jolastokian bildu dira Matxismoak hiltzen gaitu goiburua zuen pankartaren atzean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/24
Jolastokian egin dute indarkeria matxistare kontrako elkarretaratzea.

Jolastokian egin dute indarkeria matxistare kontrako elkarretaratzea.

Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da bihar. Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek bat egin dute egunarekin, gaur, eta indarkeria matxistaren aurka azaldu dira. Lehenik ikasleek beraiek gairen gainean egindako bideoak ikusi dituzte ikasgeletan, eta gero jolastokian bildu dira Matxismoak hiltzen gaitu goiburua zuen pankartaren atzean. Oreretako Mugimendu Feministak egitarau zabala prestatu du azaroaren 25ari begira. Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, mural margoketa herrikoi musikatua, kotxe karabana, aldarrikapen ibiltaria, kontzertua eta manifestazioa antolatu dituzte. Oreretako Mugimendu Feministak murala nahi du egin, kolektiboa, “guztion artean osatu”, eta marrazki lehiaketa antolatu zuten horretarako. Irauli, bizi, borrokatu. Feminismoak askatuko gaitu leloa oinarri hartuta, marrazki koloretsu eta alaiak jaso dituzte. Naroa Galdosen marrazkiak irabazi du lehiaketa hori eta gaur hura oinarri hartuta Herriko plazan murala margotuko dute 17:00etan hasita. Musika ez da faltako, ezta luntxa ere. Biharko antolatu duten manifestazioa da indarkeria matxistaren aurkako egunaren barruko ekintza garrantzitsuena, ez bakarra ordea. Manifestazioa 19:00etan abiatuko da Herriko plazatik, eta Udaleko Berdintasunerako Kontseiluak bat egin du Oreretako Mugimendu Feministaren deialdiarekin. Aurretik kotxe karabana egingo dute, eta 10:00etan elkartuko dira horretarako Pontika auzoko aparkalekuan. Landare elkartean luntxa antolatu dute 11:00etan, eta ondoren aldarrikapen ibiltaria. Arratsaldez, berriz, kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Mikelazulo Kultur Elkartean, Herrien Astearen barruan Mounqup abeslari galiziarrak kontzertua eskainiko du 20:00etan hasita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.