Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondakinen bereizketan hezten

Hondakinen bilketaren sistema berriaren gainean informazioa ematen arituko dira gaurtik ostiralera arte ingurumen hezitzaileak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/27
Kalean bertatik bertara ari dira informazioa ematen herritarrei ingurumen hezitzaileak.

Kalean bertatik bertara ari dira informazioa ematen herritarrei ingurumen hezitzaileak.

Arduraz  jardutea herritarren betebeharra den zalantzarik ez da ondorengoei etorkizun hobeagoa utzi nahi badiete behintzat. Hondakinen bereizketan eta bilketan ere hala da. Herritarren parte hartze aktiborik gabe, eta horien jardun arduratsurik gabe ezinezkoa da egitea. Oinarrian, informazioa, heziketa, da beharrezko tresna, eta horretan arituko dira hiru ingurumen hezitzaile gaurtik hasita ostirala arte. Hilaren 13an hondakinak gaika biltzeko sistema berria abiatu zuen udalak. Neurri horrek, udal talde politiko guztien babesa jaso zuen. Martxan jarri aurretik, bosgarren edukiontzian izena emanda ez ziren 12.000 bizilagunen etxebizitzetara jo zuten sistema berriaren gaineko informazioa ematera hezitzaileak eta 1.100 saltokietara ere jo dute. Herritarrentzako informazio bulegoak ere, zabalik jarraitzen du Herriko plazan. Herritarrak orokorrean oso ondo egokitu direla sistema berrira esan du udalak, eta bilketa zuzen egiten ari direla hondakinak behar bezala bereiztuta. Edukiontziak asteko zazpi egunetan eta 24 orduetan zabaldu daitezke. Hala ere, lehen astean “jokaera desegoki” batzuk antzeman dituela udalak gaineratu du hainbat gunetan: “Besteak beste, hondakinen poltsak lurrean uztea, edota hondakinak behar bezala ez sailkatzea. Jokaera horiek ahalik eta azkarren zuzentzeko, ingurumen hezitzaile talde bat izango da kalean aste osoan zehar herritarrei aurrez aurre informazioa emateko”. Neurri hori ere, talde politiko guztien artean adostu zuten bere garaian. Gaur eta bihar, erdialdeko kaleetan barrena ibiliko dira hezitzaileak. Asteazkenetik ostiralera, berriz, Kaputxinoak, Beraun eta Iztietara joango dira.  Goizez eta arratsaldez arituko dira informazioa ematen eta identifikazio txartelak eramango dituzte soinean. Informazio bulegoa, zabalik Hondakinak gaika biltzeko kuboa eta poltsak ez dituzten herritarrak herriko plazako etxolara oan behar dute haiek jasotzera abenduaren 15a baino lehen, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Errenteriako Udalak eskerrak eman dizkie azkenik herritar guztiei, “modu aktiboan parte hartzeagatik”. Sinistuta dago gainera, talde politiko guztiek aho batez babestutako sistema berriarekin Errenteriako birziklapen tasak gora egingo duela “nabarmen”, herritarren laguntzarekin: ” Ingurumenerako eta osasun publikorako berebiziko garrantzia dauka jatorrian hondakinak ondo bereiztea eta dagokion edukiontzi barruan uztea, kontuan hartuta materia organikoa poltsa konpostagarrietan bakarrik utzi daitekeela”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.