Berandu baino lehen, Iparragirre aske utzi eta etxera ekartzea eskatuko dute bihar Iztietako anbulatorioan biltzen direnek 19:00etatik aurrera.
Ibon Iparragirre euskal presoa muturreko egoeran aurkitzen da.
Ibon Iparragirre, larri gaixo den euskal presoa etxeratzea eskatzeko elkarretaratzera deitu du bihar Errenteria-Oreretako Sare Herritarrak. Larri gaixorik dagoen Ondarroako presoa
muturreko egoeran aurkitzen da. Etxerat Elkarteak emandako datuen arabera aurtengo irailean egin zioten azken odol analisietan Iparragirrek 20 defentsa baino ez ditu, pertsona heldu batek 723 eta 1124 dituen artean. Joan den uztaileko forentsearen txostenak gainera, euskal presoak HIESA C3 fasean dagoela dio, gaixotasunaren fase terminalean.
Berandu baino lehen, Iparragirre aske utzi eta etxera ekartzea eskatuko dute bihar Iztietako anbulatorioan biltzen direnek 19:00etatik aurrera.