Errenteria Ahal Dugu-k mahai inguruak antolatu ditu
Eztabaidak antolatu ditu Errenteria Ahal Duguk Podemos Euskadiren hirugarren batzar hiritarrera aurkeztu diren hautagaitzekin.
Eztabaidak antolatu ditu Errenteria Ahal Duguk Podemos Euskadiren hirugarren batzar hiritarrera aurkeztu diren hautagaitzekin. Batzarraren helburua, datozen urteetarako lanak eta helburu politikoak finkatzea dela azaldu du Errenteria Ahal Duguk: “Anbizio handiko helburua ezarri diogu gure buruari, gure bitarteko politiko, eratzaile eta instituzionalak eraikitzen ari garen aldaketarako mugimenduaren zerbitzura jartzea da, udalak, aldundiak eta Eusko Jaurlaritza irabazteko”.
Bihar izango da lehen eztabaida Errenteria Ahal Duguren egoitzan (Kapitanenea 5, behea) 19:00etan Guztiok bat hautagaitzarekin. Ostiralean (hilak 1) Denontzat hautagaitzarekin egingo dute mahai ingurua leku eta ordu berean, eta azkenik, abenduaren 4an, astelehena, Zurekin hautagaitza arituko da.
Mahai inguru guztiak herritarrei zabalik daudela jakinarazi dute.