Argindarraren kontsumoaren gainean arituko dira, datuak ezagutu, aztertu eta ulertu, eta horien jarraipena eginda erabaki egokiak hartzen laguntzea dute helburu saioek.
Bonbila bat
Gipuzkoa Argitu programaren barruan, saio praktikoak antolatu ditu aldundiko Ingurumen eta Obra Hidarulikoetako departamentuak udalarekin elkarlanean. Argindarraren kontsumoaren gainean arituko dira, datuak ezagutu, aztertu eta ulertu, eta horien jarraipena eginda erabaki egokiak hartzen laguntzea dute helburu saioek.
Abenduaren 13an egingo dute lehen tailerra 18:30ean Errenteriako KZgunean (Olibet 6, Beheko solairua). Ordu eta erdiko iraupena izango du eta doakoak badira ere, parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. Hori abenduaren 5a baino lehen egin behar dute interesdunek 628 53 23 03 telefono zenbakira deituta edo
posta elektronikora mezua bidalita. Izena eman ondoren, tailerraren antolatzaileak izena eman dutenekin harremanetan jarriko dira tailerraren gaineko informazio gehigarria emateko.