Donibaneko saneamendua lehentasun
Testuaren jatorrizko bertsio moldatuta, aho batez onartu zuen atzo plenoak Donibaneko saneamenduari buruzko mozioa.
Donibanen ur zikinak zuzenean jaurtitzen dira badiara, eta herritarren nahiz ekologisten aspaldiko nahia da gaiari irtenbidea ematea. Atzoko plenoan, hamabi eragilek izenpetutako mozioa eztabaidatu zuten, hain zuzen ere udalari proiektuarekiko konpromisoan berresteko eskatuz.
Datorren urtean aipatu lanetara bideratuko zen diru partida bat hitzartzea zen hasierako asmoa, baina ez zuten halakorik lortu. Aitzitik, proiektua ezagutu bezain laster berau zehazteko konpromisoa hartu zuen Udal Gobernu Taldeak, eta gauzak honela, jatorrizko testu eraldatu eta aho batez onartu zuten mozioa udalean ordezkaritza duten talde guztiek.
Proiektua, mahai gainean
Gizarte eragileen ekimenak, baina, izan du jada lehen emaitza, mozioaren eztabaida baliatu zuelako gobernu taldeak gaiaren gaineko informazio plazaratzeko. Gaur berretsi ditu udalak, prentsa ohar bidez, atzoko plenoan aurreratutako datuak. Jakinarazi dutenez, “In?aki Arriola sailburuak zuzentzen duen Ingurumen, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza Sailak 2018ko aurrekontu proiektuan obra horren egikaritzea aurreikusi du”.
Eusko Jaurlaritzak udalari jakinarazi dionez, 2018an 400.000 euro bideratuko dituzte Donibaneko saneamendurako lanetara, 2019. urtean 1.000.000 euro eta 2020. urtean 350.000 euro. Beraz, URA agentziaren ekarpena, guztira, 1.750.000 eurokoa izango da.
Proiektua martxorako onartzea aurreikusi dutela jakinarazi du, bide batez, udalak, eta obrak irailean hasiko direla iragarri. Obren iraupena hamabost hilabete ingurukoa izango dela ere zehaztu dute.
Aldundiarekin eta Añarberekin negoziatzen
