Azoka solidarioa antolatu du Mindara elkarteak larunbatean. Jasotako dirua haurrekin martxan dituen programetara bideratuko du.
Mindara elkartearen Dibertsitatearen Festako irudi bat.
Mindara Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonen Gipuzkoako Elkarteak azoka solidarioa antolatu du larunbaterako. Xabier Olaskoaga plazan bigarren eskuko jostailu, liburu, ipuin eta haurren arropa izango dute salgai. Bildutako dirua, berriz, aniztasun funtzionala duten haurrei begira Mindarak dituen programetara bideratuko ditu. Besteak beste, igeriketa, teknologia berriak, musikoterapia, psikomotrizidadea, eta kirol egokitua lantzeko proiektuak martxan ditu elkarteak.
Azoka goiz eta arratsaldez izango da zabali, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.