Artisauen lanak eta bigarren eskuko produktuak. Horiek guztiak 50 postuetan ikusteko aukera izango dute Zumardira bertaratzen direnek larunbatean.
Bigarren eskuko produktuak izango dira, baita artisau produktuak ere.
Artisauen lanak eta bigarren eskuko produktuak. Horiek guztiak 50 postuetan ikusteko aukera izango dute Zumardira bertaratzen direnek larunbatean, izan ere, Gabonetako Azoka Berezia antolatu dute 10:00etatik 15:00etara. Artisauen postuetan, gazta, artisau postreak, hazi postuak, eta zilarrarekin, edo egurrarekin eskuz egindako lanak eta margolanak izango dituzte.
Bigarren eskuko produktuen postuetan, berriz, askotarikoak, arropak, bitxiak, jostailuak eta liburuak, besteak beste. Antolatzaileek positiboki baloratu dute postuen kopurua, “urtetik urtera handitzen doa, poliki poliki goaz, baina geroz eta geiago gara eta geroz eta produktu ezberdin gehiago eskaintzen ditugu”.