Adierazpen instituzionala onartu du Pasaiako Udalak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian Pasaiako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du, “euskarak urteko 365 egunetan lankide behar gaituela” gogorarazteko.
Euskararen egoera hobetzeko ilusioa eta elkarlana ezinbesteko osagaiak direla gogorarazi dute, eta udalak bi osagai horiek lagunduta jorratzen ari den bidearen berri eman du.
Jakinarazi dutenez, haur eta nerabeekin aritzen diren elkarteekin elkarlanean ari dira, baita ikastetxe eta gurasoekin ere, euskara aisialdian sustatzeko, eta modu horretan euskara gaitasuna hobetu eta erabiltzeko joera handitzeko.
Helburua lortze bidean herritar aktibo eta konprometituen bila ari direla iragarri dute, eta
Oarsoarrak komunitatearen bitartez, konpromisoak hartzera deitu dute.
Azkenik, igandean Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak Antxoko zumardian antolatu duen ekitaldira gonbidatu dituzte pasaitarrak.
Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpena