Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

70.000 familia bizi dira pobrezia energetikoan

Pobrezia energetikoaren salaketa izan du aldarri gaurko elkarretaratze eta manifestazioan Duintasunak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/12/04
Pobrezia energetikoaren kontra eta pentsio publikoen alde egin du Duintasunak.

Pobrezia energetikoaren kontra eta pentsio publikoen alde egin du Duintasunak.

Hotzari aurre egin eta berriz ere kaleak hartu ditu Duintasunak, Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak. Negua heldu ez bada ere, negu gorriko tenperaturak izan ditugu Euskal Herrian, eta horrekin lotuta, pobrezia energetikoaren salaketa izan du aldarri gaurko elkarretaratze eta manifestazioan. Gipuzkoan 70.000 familia bizi direla pobrezia energetikoan salatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, “batez ere 65 urtetik gorako pertsonak dira, bakarrik bizi diren alargunak, langabeak, edo behin behineko kontratuak dituztenek jasaten dute pobrezia energetikoa”. Argi mintzo dira: Etxe askotan ez dute estufa pizterik, argiaren faktura ezin dutelako ordaindu. Txanponaren beste aldean dira  energia enpresa handiak. Europa osoan irabazi handienak dituzten enpresak direla salatu du jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Bien bitartean energiaren prezioa garestitzen jarraitzen dutela erantsi du, “iaz %12 garestitu zuten, eta aurten, oraingoz, %12 eta %14 artean”. Espainiako Estatuko gobernuak argi eta gasaren fakturetan %21eko BEZa kobratzen duela gaineratu du Duintasunak, “%4 kobratu behar duenean, premia biziko gaiak baitira”. Pentsioez ere hitz egin du Duintasunak gaurko protestan. “Barregarri”, hala definitu du %0,25eko igoera eta gogor salatu, bien bitartean KPI Kontsumoko Prezioen Indizearen igoera pentsioena baino zazpi aldiz handiagoa izan dela. Lan handia dagoela egiteko esan dute bildutakoek, eta horren harira, “laguntzeko” prest egon daitezkeen lagunak animatu dituzte parte hartzera, “auzo asko dira gure herrian eta gaudenon artean zaila zaigu iristea denera. Lanean jarraitu behar dugu, egoera salatzen eta horri begira jende gehiago behar dugu”. Errenteriako Udalari egin dio erreferentzia bestalde, eta zoriondu, gizarte ongizatera diru gehien bideratzen duen  20.000 biztanletik gorako herria delako. Hurrengo hitzordua ere finkatu du. Hileko lehen astelehena urtarrilaren 1a izango denez, astebete beranduag0 egingo dute elkarretaratzea eta manifestazioa, 2018ko urtarrilaren 8an, zehazki. Ziurrenik eskatu diete Olentzero eta Mari Domingiri pentsio duinak ziurtatzeko urte berriarekin, pobrezia energetikoarekin amaitzeko, zahartzaro duin baterako eskubidea bermatzeko… lan eta ardura handiegia, ordea, Mari Domingi eta ikazkinarentzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.