1977ko II. Amnistiaren Astearen testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketen biktimei oroimen eta aitortza ekitaldia egingo die Errenteriako Udalak.
Memoria Partekatu Baterantz dokumentuaren aurkezpena
1977ko II. Amnistiaren Astearen testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketen biktimei oroimen eta aitortza ekitaldia egingo die Errenteriako Udalak. Herrian indarkeriaren biktima izan direnei aitortza instituzionalean ekindako bidean jarraitu nahi duela ekitaldi honekin azaldu du.
Aurrekoak bezala, honako ekitaldiak ere, udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesarekin antolatu dute: “Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketa eta indarkeria ekintzak biltzen dituen Memoria Partekatu Baterantz dokumentua oinarri hartuta udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien arteko elkarlan eta adostasunez antolatu dugu”.
Hilaren 12a, asteartea, izango da ekitaldia Niessen auditorioan 19:00etan, eta parte hartzeko gonbidapenak eskatu behar dituzte interesdunek, 943 44 96 11 telefono zenbakira deituta, edo
alkatetzaren posta elektronikora mezua bidalita.