
Donibanen lehen aldiz antolatu dute Mintzodromoa.
Oparo joan dira aurten Donibanen Euskararen Eguneko ospakizunak. Herriko hainbat elkarte eta euskaltzale elkartu dira eta euskarari bultzada eman asmoz egitarau ederra ondu dute, berritasunak tartean, atzoko mintzodromoa kasu.
Taldeka elkartu ziren atzo sanjuandarrak plazan, eguerdian, eta herrian erreferente dituzten pertsona ezagunak ekitaldira gonbidatuta, gaika aritu ziren, hitz eta pitz, mahairen bueltan.
Egitarau askoz zabalago baten azken ekitaldia izan zen atzokoa, baina aurretik ospatu dituzte gehiago; larunbateko kantu afaria, edo eta ostiraleko Bi bala taldekoen kontzertua, besteak beste.

Bixi-Bixi elkartean kantuz ospatu zuten euskara.