Reina aretoan 18:30etik 20:30era izango da odola emateko aukera.
Odol emaileek bihar dute hiztordua Reina aretoan.
Odol emaileen elkarteak odola ematera deitu du, eta horretarako, bihar aukera izango dutela gogorarazi die errenteriarrei. Reina aretoan 18:30etik 20:30era izango da odola emateko aukera.
Odol emaile izateko baldintza berezirik ez dela behar nabarmendu du Odol Emaileen Elkarteak, “osasun arazorik ez izatea eta 18 urteak beteta izatea, besterik ez da behar. Ezin bestekoak gara emaileak, egunero interbentzio ugari izaten direlako”.