Ezezagunek indarrez kendu eta sasietara bota dute oroigarria.
Indarrez kendu eta sasietara bota dute oroigarria.
Ezezagunek Pasaiako segadan hildakoen omenez jarritako oroigarria erasotu dutela jakinarazi du Bixi-Bixi elkarteak. Dirudienez, ostiral gauean izan da erasoa. Oroigarria indarrez kendu (palanka baten arrastoak ditu) eta sasi artean aurkitu dute, metakrilatoa puskatuta. Jaso, konpondu eta asteazkenean berriro ere jartzeko asmoa adierazi dute.
Dirudienez, erasoa gertatu baino bi egun lehenago Donibanen, plaza inguruan eta Puntetan, Espainako banderaren pegatinak jarri zituzten, baita erasotutako oroigarriaren gainean ere. Bi egunetara puskatuta agertu da.
Lehengo azaroaren 11n jarri zuen oroigarri berria Bixi Bixi Elkarteak, gazteluan. Helburua: 1984. urtean gertatutakoak oroitzea.
Pasaiako Badia dokumentala eman zuten Donibanen egun hartan, eta estreinaldia baliatuta, Bixi-Bixi elkarteak omenaldia eta ekitaldi politikoa antolatu zituen. Segadan hildakoen senideak ere parte hartu uzten ekitaldian.