Bi eskaintzekin dator Kukai Dantza. Dantza Familian eta Historia de la danza dantza herritarrei hurbiltzea bilatzen dute.
Toni Jodarrek hitzaldi dantzatua emango du.
Bi eskaintzekin dator Kukai Dantza.
Dantza Familian eta
Historia de la danza dantza herritarrei hurbiltzea bilatzen dute.
Dantza Familian saio praktikoa izango da eta Jon Maya dantzari eta koreografoak eskainiko du. Dantzan, familian gozatzeko proposamena da eta lau urtetik gorako haurrei begirakoa. Haurrek, baina, gutxienez heldu batek lagunduta joan beharko dute. Hilaren 12an izango da Niessen Kulturgunearen 2. solairuan, 18:00etan hasita, eta doakoa bada ere
izena eman beharko dute interesdunek aurretik.
Bigarren ekintzarekin, dantzaren historia kontatuko du Toni Jodar kataluniarrak, eta hura ulertu eta ezagutzeko hitzaldi dantzatua eskainiko du, saio arin eta didaktikoa. Hilaren 14an izango da hitzaldi berezia, 20:00etan, Niessen Kulturgunearen 2. solairuan. Honakoa ere doakoa da eta
izena eman behar da.