14 kilometroko auto ilara AP8-an
Irunen, AP8an lanak egiten ari dira, eta aldi berean ibilgailuen emaria handia da. Horregatik ilarak. N1 errepidea zenean ere ilarak ari dira sortzen.
Kaosa berriz ere AP8 autobidean. Baionako noranzkoan, 14 kilometroko auto ilara dago (Irundik Donostiaraino artekoa ia) errepide horretan (13:00). Lanak egiten ari dira AP8aren Irungo zati batean, eta horrek, eta auto nahiz kamioien emari handiak eragin ditu ilarak. AP8ko egoera, Gi-636 errepidean (lehen N1 errepidea zena) eragina izaten ari da, batez ere Bidasoa inguruan. Hemen Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren zuzeneko informazioa, Twitterrekoa: