Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Dena prest da Antxoko Gabonetako gaueko kroserako

Hilaren 23an da proba, eta izen-ematea zabalik da jada

olatz mitxelena
Pasaia
2017/12/13
Gaueko krosa antxon

Iaz dortsal guztiak saldu zituzten proba eguna baino lehen.

Aurten, zortzigarrenez, Pasai Antxoko Gabonetako Krosa egingo da Pasai Antxon. Hilaren 23an izango da (larunbata), eta azken urteetan bezala, gauez: 20:30ean hasiko da. 6,3 kilometroko bidea du zirkuituak, Antxoko barrutiari eman beharreko lau biratan banatuta. Irteera eta helmuga Gure Zumardian egongo dira. Lehen bira motza da, 0,4 kilometrokoa eta Antxoko barrutiaren barruan. Beste hiruak 1,94 kilometrokoak dira, Antxon eta ingurutik. Izan ere, aurtengo krosaren berritasuna zirkuituoan dago, azken hiru bira horietan zehazki: aurten, lehenengoz, Molinao-Papin errepide berria zirkuituaren barruan egongo da (bira luzean). Hau da, Luzuriagako parkeko zatia hartu ordez, Molinao auzotik errepide hori hartu, eta Ibaiondo pilotaleku ondoko biribilgunera joango da zirkuituaren zati bat, handik berriz ere Antxora sartzeko. Aldaketaren helburua izan da krosari ikusgarritasun handiagoa ematea, eta korrikalariek lasaiago eta erosoago korrika egiteko aukera izatea.  250 metroko malda ez oso gogorra du bideak. Krosean izena emateko aukera Kirolprobak-en webgunean dago. Aurretik webgune horren bidez izena ematen bada, txip horia dutenek 10 euro ordaindu behar dute, eta alokairuzkoa behar dutenek (zuria) 12 euro. Hilren 23an bertan, dortsalak gelditzen badira (iaz aldez aurretiko salmentan agortu egin ziren) 12 euro eta 14 euro kostatuko dira hurrenez hurren. Kupoa 250 partaidetan dago. Dortsalak hilaren 23an bertan jaso behar dira, Ibaiondo frontoian, 18:30etik 20:00etara. Eguneko izen emateak, dortsalak baleude, 17:30etik 18:30era egin behar dira Ibaiondon. Bertan, korrikalariei euren poltsa eta oparia emango zaie. Horrez gain, kontsigna eta dutxa zerbitzua egongo dira bertan. Proba bukatzean ere, edatekoa eta jatekoa jasoko dute korrikalariek. Behin proba amaitzean, masaje zerbitzua egongo da Ibaiondon, BI-K masaje eskolari esker. 21:45ak aldera hasiko da, Ibaiondon ere, sarien banaketa. Sariak Sailkapen nagusiko lehen hiru gizon eta emakumeek jasoko dituzte sariak. Horrez gain, lehen emakume  nahiz gizon beteranoek jasoko dute. Lehen pasaitarrek ere izango dute garaikurra, emakumeak eta gizonak. Azkenik, mozorro onenari saria ere egongo da, Zazpitan Bai taldeak emana. Sariez gain, partaideen artean opariak banatzeko hainbat zozketa egongo dira. Elkartasuna Iaz bezala, aurten ere Pasai Antxoko Gabonetako Krosak elkartasun helburua izango du. Edizio honetan, partaide bakoitzaren dortsalaren prezioaren euro bat Bekoz Beko indarkeria matxistaren kontrako eta berdintasunaren aldeko elkarteari emango zaio. Aldi berean, proba bukatzean Ibaiondon egingo den pintxo pote solidarioan jasotzen dena ere Bekoz Bekori emango zaio. Antolatzaileak eta laguntzaileak Ogi Berri Azkuene Triatloi Taldeak antolatzen du Gabonetako Krosa. Pasaiako Udalak nahiz Antxoko Jasi Batzordeak laguntzen dute antolaketan. Horrez gain, herriko hainbat komertzio eta ostalaritza guneren babesa du krosak. Eskerrak eman nahi dizkie horiei guztiei Ogi Berri Azkuene Triatloi Taldeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.