Animaziozko film onenaren sarirako hautatu dute Juanba Berasategik zuzendutako azken lana.
Berasategi hil eta denbora gutxira estreinatuko zuten filma. Argazkia: Lotura Films
Lotura Films ekoiztetxeak jakinarazi du berria. Juanba Berasategik zendu aurretik zuzendu zuen azken filma datorren urteko
Goya sarietako hautatua izan da.
Animaziozko Film Onenaren sarirako hautatu dituzten filmen artean da
Nur eta herensugearen tenplua. Toti Martinez de Lezeak sortutako Nur pertsonaia da filmaren protagonista, eta filmaren gidoia Eneko Olasagastik idatzi du.