Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

San Tomas azokak, Gabonen atariko

Larunbatean Antxon eta San Pedron ospatuko dute San Tomas; Donibanen igandean.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/12/13
azoka, santomas

Barrutiko elkarte askok parte hartzen dute antolakuntzan.

Atzo arratsean aurkeztu zuten Antxoko Jaizkibel elkartean aurtengo San Tomas Azoka. Agerraldi oparoa izan zen, han zirelako antolakuntzan parte hartzen ari diren elkarte guztietako ordezkariak: Jaizkibel bera, Lore Txorta, Basari, Armonia, Togagunea, Antxoberfest, Pasaia-Lezo Lizeoa, Kantu Jira eta Muxikoak, Laurak Bat, jai batzordea… urtetik urtera eragileen zerrenda handitzen doa Antxon, eta eragileen zerrendarekin batera, azoka bera. Iragarri zutenez, 11:00etan zabalduko dute azoka, ohi bezala, Gure Zumardian. Han, aurten, 30 postu inguru izango dira; barazkiak, goxo gauzak, artisauak… baita animaliak ere. Ohi bezala, mokadua eta tragoa egiteko aukera ere izango da. Taloak egin eta salduko dituzte ikastolako gurasoek, eta laguntza eskertuko dute. Horregatik deia luzatu dute, eta lanerako prestutasuna izatekotan, mezua idazteko eskatu. 12:00etan, iritsiko da feria bere gorenera, orduan hasiko delako oholtza gaineko ikuskizuna, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen eskutik. Bien bitartean, eta kalez kale, kantu jirako lagunak eta Muxikoak ariko dira, giroa barruti osara zabaltzeko. Axular plazan ere izango da txistorra dastatzerik, Anunciatako ikasleen eskutik. Feria bukatuta, 14:30ean, babarrun jatea izango da Azokan, Topaguneak antolatuta, eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, DJ Porruren emanaldia, kultur etxean, festa dantzan amaitu nahi duen ororentzat. San Pedron, Proisaren eskutik Egun berean ospatuko dute San Tomas San Pedron, larunbatean. Proisak antolatuta, 10:00etan hasiko da feria, dianarekin. “San Pedroko artixten azoka”, berriz, 11:30ean zabalduko dute, frontoian, eta ordu erdi beranduago, toki berean, ikastolako haurren eta Lamien dantza taldekoen emanaldia hasiko da. Eta talo eta txistorrarik gabeko azokarik ez denez, frontoian ere izango da horiek dastatzerik. Bazkaria ere antolatu dute San Pedron. Paella jatea izango da gimnasioan, 8 euroan, baina txartelak aldez aurretik erosi behar dira. Txartelak erosteko posta elektronikora idatzi. Festa bukatzeko kantaldia izango da lehenik mahairen bueltan, eta azkenik kalejira elektrotxarangarekin Begihaundi tabernaraino. Donibanen, igandean Igandean ospatuko dute San Tomas Donibanen. Itsas Mendi elkarteak antolatzen du urtero azoka, eta aurten ere hala izango da. 11:00etatik aurrera, plazan, bertako produktuen eskaintza zabala izango da, baita txistorra pintxoa dastatzeko aukera ere. Lizeoko haurren emanaldia, berriz, 12:00etatik aurrera, plazan bertan.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.