Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak sareetan jakinarazi duenez, bihar agurtuko dute Prior Zentolenen 11:45ean.
Ibarguren, Sanchez, Prior eta Elizondok Demoarsoren giza katearekin bat egin zuteneko argazkia.
Antonio Prior errepublikazalea 92 urterekin zendu da. 1925eko abenduaren 10ean jaioa, Primo de Riveraren diktadura betean, errepublikaren aldeko itxaropena sortzen ikusi zuen txikitatik. Azkar itzali zen esperantza hori, ordea, altxamendu faxistarekin. Beste milaka haurren modura, La Habanan ontziratu eta Sobiet Batasunera eraman zuten Prior 1937an. 20 urte eman zituen han, eta bertan ezagutu zuen Luisa. Bi haur izan zituzten.
1956an itzuli zen eta 1959an behin betiko finkatu zuen bizitokia Errenterian. PCE Espainiako alderdi komunistako militantea, 1962an Meliton Manzanasek atxilotu eta espetxeratu egin zuten Prior. Bizitza gogorra Priorrek izan duena, justizia soziala, berdintasuna eta adiskidetasunera estuki lotutakoa.
Demoarsok 2016ko azaroaren 6an egin zuen giza katearekin bat egin zuen Priorrek eta erabakitzeko eskubidearen alde. Argazkian, Conchi Sanchez errepublikazalea eta eta Izaro Ibarguren eta Anatz Elizondo gazteekin batera azalatzen da Errenteria-Oreretako Zumardian galdeketarako ontzia eta bozka eskutan dutela. Argazkia egiteko unean, 2016an, errepublikaren alde borrokan jarraitzen zuela esan zuen Priorrek.
Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak sareetan jakinarazi duenez, bihar agurtuko dute Prior Zentolenen 11:45ean.