Hondakin organikoak edukiontzira botatzeko beharrezko poltsa konpostagarriak ematen dituen makina berria jarri du udalak.
Gracia eta Legorburu poltsak ematen dituen Beraungo makinaren ondoan.
Hondakin organikoak edukiontzira botatzeko beharrezko poltsa konpostagarriak ematen dituen makina berria jarri du udalak. Orain arte lau makina zeuden Errenteria-Oreretan poltsa konpostagarriak doan banatzeko, Beraun, Iztieta, Galtzaraborda eta Kaputxinoetan.
Aste honetatik aurrera, berriz, bosgarrena dago martxan. Azken hori Agustinak auzoan. Gizarte etxearen ondoan dago kokatuta makina, eta erabiltzaileek bosgarren edukiontzia zabaltzeko txartela baliatu beharko dute poltsak jasotzeko. Bakoitzean 40 poltsa emango dizkie makinak erabiltzaileei, horiek hamar asterako kalkulatu dituzte, eta epe hori pasa arte ezingo dituzte berriz ere poltsak eskatu makinan.
Egungo bots makinetan banatzeaz gain, poltsa konpostagarriak doan banatzen jarraituko du udalak beheko solairuan duen bulegoan. Amaitzeko, hondakin organikoak edukiontzira botatzeko poltsa konpostagarriak erabiltzeko eskatu du udalak, ez bestelakorik.