Eguraldiak ez du lagundu, baina pasaitarrak ez dira etxean gertau
Lagundu ez duen arren, euriak ez ditu Pasaiako San Tomas azokak zapuztu. Jende asko hurbildu da gaur Antxora naiz San Pedrora txistorra jan eta erosketak egitera. Joan direnak nahitaez busti dira, baina giro polita zegoen batean zein bestean.
Bazkaltzeko aterpea bilatu dute eta arratsaldean jarraituko du festak, musika lagun. Antxon, babarrun jana egin dute azokan eta ondoren DJ Porruk dantzan jarriko ditu kultur etxera hurbiltzen direnak.
San Pedron, gimnasioan bazkaldu dute, paella. 120 lagun elkartu dira eta bazkalostean kantari jarriko dira denak. Seietatik aurrera, elektrotxaranga ariko da kalez kale, eta tabernaz taberna.
Bihar, Donibanen
Igandean ospatuko dute San Tomas Donibanen. Itsas Mendi elkarteak antolatzen du urtero azoka, eta aurten ere hala izango da. 11:00etatik aurrera, plazan, bertako produktuen eskaintza zabala izango da, baita txistorra pintxoa dastatzeko aukera ere. Lizeoko haurren emanaldia, berriz, 12:00etatik aurrera, plazan bertan.