Inork gutxik egin zion uko emakume sanjuandarrek mimoz prestatutako konpota dastatzeari.
Lizeoko ikasleak, Donibaneko plazan kantari
Larunbatean Antxon eta San Pedron egin antzera, atzo Donibanen ospatu zuten San Tomas azoka, Itsas Mendi Elkarteak antolatuta.
Herriko baserritarrek eta artisauek bere lehengaiak saldu zituzten plazan goizean atondutako azokan, eta eguerdian Lizeoko ikasleek eskainitako emanaldiarekin piztu zen festa giroa. Euskal dantzak, txistorra pintxoak, taloak, eta konpota.. ezer ez zen izan faltan.
Iragarri bezala, bi izen izan dira aurtengo ferian protagonistak:
Florentino Legorburu eta Puskazarreta baserriko Ana Mari Iriarte. Biak omendu zituzten, azokari urteetan egindako ekarpenarengatik.