Hilaren 26tik 28ra txikienekin pentsatutako jai egitarau zabala izango da Pasaian.
Pailazoak, magoak, jolasak, tailerrak… urtero legez hamaika jarduera izango dira aukeran datorren astean Pasaian. Gabonetako haur jaia antolatu dute udalak, ludotekek eta aisialdi elkarteek elkarlanean.
Ene Kantak taldekoen
Astonauta ikuskizunak zabalduko du egitaraua astelehenean (hilak 26), 17:45ean, Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan. Sarrera doan da, baina 4 urtetik gorako haurrak sartu ahal izango dira soilik, gurasorik gabe, tokia mugatu denez, lehentasuna eman nahi zaielako adin txikikoei.
Baina bada askoz gehiago. Eriz magoaren ikuskizuna Antxon, San Pedron, Tomax pailazoaren abenturak, eta Trintxerpen, Trokolo taldearen
Kioskoa ikuskizuna, osatuko dute, besteak beste, egitaraua.
Tailerrak jolasak, txokolate jateak… arratsaldero izango dira jarduerak 16:00etatik 19:00etara. Antxon, kultur etxean, San Pedron, udal aretoan, Trintxerpen, Karmengo Ama eskolan, eta Donibanen Juanba Berasategi kulturgunean.
Egitaraua