Dokumentala bihar emango dute euskaraz Niessen zineman.
Kantaurialdea, hartz arrearen eremua filma euskaraz ikusi ahalko da bihar Errenteria-Oreretan. Aurtengo Goya sarietan dokumental onenaren izendapen lortu du lanak. Joaquin Gutierrez Achak zuzendutako lana euskaratu eta bikoizketa egin du Gipuzkoako Foru aldundiko Ingurumen departamentuak, orain, eta bikoizketa hori izango da bihar 19:00etatik aurrera Nisessen zinema aretoan emango dutena. Alberto Gorritibereak zuzendu du bikoizketa, Antton Garikanok itzuli du narrazioa eta Maider Segurolak jarri dio ahotsa.
Kantauriar mendikatearen natura aniztasuna balioan jartzea du lehentasuna filmak, eta Gaztela Leon, Kantabria, Asturias eta Euskal Herrian filmatu da, 480 kilometroan zehar apartako bioaniztasun bat duen lurralde basati bat ezagutarazteko.
Lau urtaroak oinarri hartuta, Kantauriar mendikateari itzulia egiten dio filmak, hartz arrea, otsoa, basakatua, basoilarra, izokinak, landare haragijaleak, armiarmak edo tximeletak erakutsiz. Ez dute nolanahi egin dokumentala, 6K grabatzeko gai diren bereizmen handiko kamerak, 1.500 fotograma segundoko baino azkarrago lan egiteko gai direnak erabili dituzte, baita airezko baliabideak ere, helikopteroak eta dronak kasu. Aukera paregabea ezezagunak diren paraje zoragarriak ikusten disfrutatzeko lan ederra bezain aberasgarriarekin.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.