Lana S.Coop, 'San Juan' baleontziaren babesle berria
Galeoiaren bi habe handi babestu ditu zuraren bigarren transformazioan aritzen den enpresak.
Lana S. Coop-ek
San Juan baleontzia berreraikitzeko proiektuarekin bat egitea erabaki du, eta horretarako galeoiaren bi habe handi babestea erabaki du.
Habeak
San Juan baleontziaren pieza oso garrantzitsuak direla azaldu du
Albaolak. Zehaztu dutenez, baleontziaren barne espazioa hiru kubiertak banatzen dute eta kubiertaren egitura guztia haritzezko zazpi habe handien gainean eusten dela nabarmendu dute. Habeek ontzia istriborretik ababorrera zeharkatzen dute, eta oholtzaren, honen gaineko zamaren eta kubiertaren gainerako egituraren pisuari eusten diote.
Zuraren sektoreko enpresa da Lana S.Coop. Zehazki, zuraren bigarren transformazioan aritzen da, eta nagusiki enkofratuan.
San Juan baleontzia berreraikitzeko proiektua zuraren sektorean erreferentziazko proiektua delako erabaki du Lana S. Coopek proiektua babestea.