Alderdi sozialistan lau hamarkada afiliatuta bete dituzten militanteei omenaldia egingo die Errenteriako PSE-EEk, hilaren 21ean, San Tomas egunean.
40 urteko militantziari aitortza egingo dio PSE-EEk.
Alderdi sozialistan lau hamarkada afiliatuta bete dituzten militanteei omenaldia egingo die Errenteriako PSE-EEk. Hilaren 21ean, osteguna, San Tomas egunean izango da hori alderdiaren egoitza den Herriko Etxean antolatzen duten txistorra jatearen barruan, 19:00etan hasita. Omenduak berriz, Pepi asenjo, Eugenio Lekuona, Joaquin Acosta eta Antonio Pablo dira.
Afiliatu horiek, 1977. urtetik “lanean gogor” aritu direla esan du Errenteriako PSE-EEk, “esfortzu handiko urte asko izan dira, garai zail eta konplexuak tartean, beren ideiak mantentzen eta zabaltzen atzerako pausurik eman gabe”.
Omenaldian parte hartu nahi duten herritar guztiak deitu dituzte bertaratzera.