Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurren ametsak betetzera datoz Olentzero eta Mari Domingi

Larunbatean, hilaren 23an, helduko dira haurren Olentzero eta Mari Domingi Errenteria-Oreretara Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen eskutik.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/12/20

Mari Domingi eta Olentzero

Larunbatean, hilaren 23an, helduko dira haurren Olentzero eta Mari Domingi Errenteria-Oreretara Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen eskutik. Prest dute dena biek, baita beren laguntzaileek ere haurren ametsak betetzeko, ahal duten neurrian behintzat. Euskara elkarteak, egitarau oparoa antolatu du Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren harira, gehienak txikienei begira, baina baita familian egitekoak ere. Eguerdian haurrentzako tailerrak antolatu dituzte Reina Aretoan, Xixilio Maritxalar Lau Haizetara elkarteko eta Olentzero eta Mari Domingi lantaldeko kideak azaldu duenez, “orain arte elkartearen egoitzan egiten genituen baina iaz 100 haurrek hartu zuten parte tailerretan, geroz eta gehiago dira animatzen direnak eta egoitzan ez dugu nahikoa lekurik”. Bertan landuko dituzten Gabonetako apaingarriak, arratsaldez Olentzero eta Mari Domingi hartuko dituen oholtza apaintzeko baliatuko dituzte. Arratsaldean, 17:00etan egingo diete harrera Olentzero eta Mari Domingiri Madalenaren Basilikan. Urtero gurdian etorri dira biak, baina segurtasuna dela–eta, gurdiak matrikula eta argiak behar zituela esan omen zien Udaltzaingoak, eta gurdia baztertu egin behar izan dute. Kexu azaldu da Maritxalar, “segurtasuna ulertzekoa da, eta guk ere uste dugu bermatu behar dela inork nahi ez duen gertakaririk, istripurik edo arazorik ez izateko, baina gurdiari matrikula jartzearena oztopo bihurtu zaigu”. Irtenbidea ere bilatu diote egoerari Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileek, haurrek gutunak emateko aukera izan dezaten puntual-puntual eta hutsik egin gabe, “aurten kamioian etorriko dira biak, matrikula eta argiekin, noski”. Harrera puntuan elkartuta ibilbidea hasiko dute, Madalena kaletik, Foru Plaza eta Xenpelar kalea zeharkatuta Xabier Olaskoaga plazan dantza emanaldia egingo dute. Bertatik Biteri Txikira joango dira eta handik Zumardira, han ere dantza emanaldia egingo dute. Azkenik, Herriko Plazara helduko dira, 18:00ak inguruan, eta oholtza gainean haurren gutunak jasoko dituzte, eta haien desio eta ametsak betetzeko gogor lan egingo dute, gainera.  Azken urteetan 700 haur inguru pasatzen dira oholtza gainetik, eta aurten ere kopuru horietan ibiliko direla uste du Lau Haizetarako kideak. Olentzero edo Mari Domingi, bien artetik zein nahiago ote duten galdetuta argi erantzun du Maritxalarrek: “Hasiera batean agian Olentzerorekin eskatzen zuten, baina euskara elkartetik euskara sustatzen saiatzeaz gain, modu parekidean egiten saiatzen gara, eta laguntzaile batek bideratu ohi ditu haurrak batengana edo bestearengana, haur kopurua berdintzeko. Gaur egun, bietako edozeinekin daude gustura”. Aurretik 2.200 gutun helarazi ditu euskara elkarteak haurtzaindegi eta ikastetxeetara, 0-7 urte arteko haurrentzat. Gaztain erre Urduri izaten dira zain haurrak txanda noiz helduko ilara luzean. Batzuk aurretik joaten dira ibilbidea egin gabe lekua hartzera. Urduritasun hori arintzen laguntzeko gaztain erreak banatuko ditu Lau Haizetarak Herriko Plazan bertan. 80 kilo guztira, ikatza erre eta sugarretan danbolin barruan erretakoak. Horretarako, 15:30ak aldera hasiko dela lagun kuadrilla lanean zehaztu du Maritxalarrek, “ikatza erre behar da, aurretikoak prestatu eta jendea heltzen hasten denerako gaztaina batzuk prestatuak izan banatu ahal izateko”. Ametsak betetzera datoz Olentzero eta Mari Domingi, baina eskaera bat ere ekarriko dute: Euskaraz aritzea, hizkuntza zabaltzea, harentzat arnasguneak sortzea, eta jostailuak eskatzeko garaian euskararen aldeko apustua egitea ere. Laguntzaileek jakinarazi dutenez, AsteBatZuk euskararen aldeko iniziatibaren txapa jantziko omen du paparrean ikazkinak. Mari Domingik ere ekarriko du seguruenik. Urtero bezala, errenteria Musikaleko ikasleek ez dute kale egingo, trikitilari, txistulari, dantzari, musika banda, txalapartariak… musikak girotuko ditu bazterrak. Guztiei eskerrak eman dizkie Maritxalarrek elkartearen izenean laguntzagatik eta erreferentzia berezia egin die Alabergan kokatutako CIP Errenteriako ikasleei, “Olentzero eta Mari Domingi izango diren oholtza atontzeko egurrezko zuhaitzak egin dituzte. Hasieratik laguntzeko prest eta jarrera ezin hobea erakutsi digute eta egindakoa aitortu nahi diegu”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.